Haurraren hezkuntza era egoki eta onuragarri batean gertatzeko faktoreak aztertzen dituen blogg-a

domingo, 4 de diciembre de 2011

Umeen irakurketa

Irakurketa , prozesu kognitibo komplexu bat da . Irakurketa , hizkuntza bat ikasteko , komunikatzeko edo informazioa eta ideiak partekatzeko sistema da . Funtzio asko izan ditzake . Gure garapenean , oso eragin handia duen ekintza bat da . Hezkuntzan irakurketa bultzatu behar da , horrela , umeen sormena eta alfabetizatzea sustatzen dugu .

Ekintza honen bitartez umeak , sormen mundu batera egiten dute bidai mentala. Txikiak garenean , liburu bat marrazkiak izatea gure konprensioa hobetzen du , gure gaitasun hau erdi garatua dagoenean obea da liburua ahalik eta marrazki gutxien izatea , gure sormen gaitasuna bultzatzeko .

qrcode

sábado, 3 de diciembre de 2011

Lankidetzako jokua

Umeen arteko eta klaseko giro egoki  bat eragiteko , mantentzeko eta sustatzeko , batzuetan beharrezkoa da jokuren bat egitea . Gaurkoan futbol entrenamenduetan batzuetan egiten den jolas bat aurkeztuko dut .

Materiala : Baloi bat

Funtzionamendua : umeak bi edo hiru taldeetan banatzen dira , eta taldea banaka antolatzen dugu , ilaretan . lehenengoari baloia ematen diogu . Lehenengoak bigarrenari pasatu behar dio baloia bere anken azpitik , eta bigarren hori hurrengoa buru gainetik . Eta horrela denbora guztian . Baloia pasatzen duen pertsona hilararen azken lekura joan behar da , eta hiru ronda lehenengo bukatzen duen taldea  irabazten du .

qrcode

Elbarritasuna

Abenduak 3 , elbarrien egun internazionala da . Munduko biztanleriaren %9 a elbarritua dago . Egoera hau , jaiotzatik izan daiteke , baina badago pertsona kantitate bat , elbarritasunean bukatu duela , bizitzan zehar gertatutako edozerren ondorioz ( kotxe istripua... ) edo genetikoki barruan zeukatelako ( zailtasun genetikoak...).


Pertsona asko , ezintasun hau dela eta , animikoki oso txarto pasatzen dute , eta beren bizitzekin zer egin ez dakite . Baina badaude beste pertsona batzuk , egoera hau , beren gaitasun pertsonalak handizeko erabiltzen dutela , hala nola Serguei Shilov , 17 urterekin kotxe istripua izan zuena eta orain joku paralinpikoetan 6 urrezko medaila irabazi dituena . 


Pertsona hauen bizitzak haiei buruz daukaten iritziari buruz bira egiten du . Pertsona askok pentsatzen dute , elbarriak pertsona normalak ez direla , eta haiek baino gutxiago direla. Hori ez da guztiz horrela ; pertsona hauek gu bezalakoak dira , baina gauza batzuetan lagundu behar ditugu , beste gauza batzuetan haiek lagundu ahal diguten moduan . 


qrcode

viernes, 2 de diciembre de 2011

Umeen eskubideak

Nena Daconteren hurrengo abestian "Son Niños" izenekoan , munduko beste hainbat lekuko umeak jasatzen dituzten inposaketak agertzen dira . Bere letra esaten duen moduan , munduko ume asko bakarrik sentitzen dira guztiz galdurik , eta batzuk lanean baita ere . Horietako inposaketa asko irakasle bezala ekiditu behar ditugu , eta umeak beren etapak era onuragarri batean betetzeaz arduratu behar gara.

qrcode

Gaitasunak eta curriculumaren garrantzia Lehen Hezkuntzan

Edozein hezkuntza instituzioan , ardatza curriculuma da . Edozein erabaki hartu baino lehen , urtean zehar bete bahar diren helburu eta gaitasunak kontuan izan behar dugu. Idazkin hau gauza asko ditu bere barnean , askotan izendatu ditugun gaitasunak adibidez.

Curriculuma , berebiziko elemntua da gaur egungo hezkuntza sisteman . Bertan umeak eskuratu behar dituzten gaitasunak eta bete behar dituzten elementuak agertzen dira .

Hori bai , esan beharra dago , askotan curriculuma oso era zehatzean betetzen dela , eta malgutaunes aritzen ez bagara , umearen etorkizuna baldintzatu dezakegu . Hezkuntzan inprobisatzeko leku bat dago , egoera batzuetan arauak tolestu daitezke apurtu gabe .

qrcode

Familia

Familia edo senideak edozelako ahaidetasunez lotutako pertsonak dira . Azken urteotan asko aldatu da familiaren kontzeptua . Pasadan urtean ikusi genuen pelikula batean "Homo Baby Boom " izenekoan ateratzen den moduan  , hainbat familia homosexualen bizitzen zatia erakusten digute . Pelikula hau Kataluniako elkarte batengatik eginda dago , gizarte guztia ikusteko, zelako arazoak dituzten familia homosexuak dezberdinak , umeak seme-alabatzat hartzeko .

Familia dezberdin mota daude, senideekin bizi diren hala ez kontuan hartuta  :

- Matrilokala : senarra bere etxea utzi eta emaztearen etxera bizitzera joaten denean .

 - Neolokalak : biak etxe batera bizitzera joaten direnean .

-  Patrilokalak : emaztea  bere etxea usten duenean , senarrarenera joateko.

Familiaran egitura contuan hartu gabe , beren umeen oinarrizko gauza bati buruz jabetu behar dira , hezkuntza. Hezteko ekintza ez da bakarrik eskolaren zeregina , eskolako hezkuntza , familiak eskaintzen duenaren konplementarioa izan behar da bakarrik .

qrcode

Txokoak

Txokoak , betidanik erabilitako hezitzeko sistema bat da . Honetan datza : lehendabizi klasean dagoen ume kopurua euki behar dugu kontuan , eta gero gutxi gora behera ume kopuru berdina eukiko duten taldeetan banatu . Taldekatze hau , nire iritziz , zerrendaren bidez egin behar da , horrela , umeak haien arteko elkarrekintzaren bidez  klaseko lagun guztiak ezagutuko dituzte .

Normalen klasean lau txoko egoten dira gutxi gora behera : plastikako txokoa , matematikakoa, irakurketakoa eta gaztelaniakoa, gutxienez nire eskolan. Txokoen taldekatzearen bitartez landu daitezkeen gaitasunak ugariak dira ,adibidez,  matematikarako gaitasuna .

Txokoen funtzionamendua oso era logikoan dago banatuta , umeak txoko guztietatik pasatu behar dira , ahalik eta irakasgai gehien jorratzeko . Txoko bakoitza 45 minutuko iraupena euki behar du gutxi gorabehera, eta denbora hau pasatzean , umeek atsedena hartu behar dute , bestela edukirik   barneratzen ez dutelako , monotonia eta  nekadura direla eta .

Txokoen helburua oso erraza da , umeak ahalik eta garapen akademiko onena eukitzea . Horretarako , irakaslea txokoetatik pasatu behar da , umeei argibideak eskainiz , hau da , bere lana orientatuz , baina zer egin behar duen esan gabe . Aditu askoren ustez , umeei edozein eredu inposatzean bere sormen eta autonomia gaitasunak hondatzen zaizkielako .

qrcode