Haurraren hezkuntza era egoki eta onuragarri batean gertatzeko faktoreak aztertzen dituen blogg-a

viernes, 2 de diciembre de 2011

Txokoak

Txokoak , betidanik erabilitako hezitzeko sistema bat da . Honetan datza : lehendabizi klasean dagoen ume kopurua euki behar dugu kontuan , eta gero gutxi gora behera ume kopuru berdina eukiko duten taldeetan banatu . Taldekatze hau , nire iritziz , zerrendaren bidez egin behar da , horrela , umeak haien arteko elkarrekintzaren bidez  klaseko lagun guztiak ezagutuko dituzte .

Normalen klasean lau txoko egoten dira gutxi gora behera : plastikako txokoa , matematikakoa, irakurketakoa eta gaztelaniakoa, gutxienez nire eskolan. Txokoen taldekatzearen bitartez landu daitezkeen gaitasunak ugariak dira ,adibidez,  matematikarako gaitasuna .

Txokoen funtzionamendua oso era logikoan dago banatuta , umeak txoko guztietatik pasatu behar dira , ahalik eta irakasgai gehien jorratzeko . Txoko bakoitza 45 minutuko iraupena euki behar du gutxi gorabehera, eta denbora hau pasatzean , umeek atsedena hartu behar dute , bestela edukirik   barneratzen ez dutelako , monotonia eta  nekadura direla eta .

Txokoen helburua oso erraza da , umeak ahalik eta garapen akademiko onena eukitzea . Horretarako , irakaslea txokoetatik pasatu behar da , umeei argibideak eskainiz , hau da , bere lana orientatuz , baina zer egin behar duen esan gabe . Aditu askoren ustez , umeei edozein eredu inposatzean bere sormen eta autonomia gaitasunak hondatzen zaizkielako .

qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario