Abenduak 3 , elbarrien egun internazionala da . Munduko biztanleriaren %9 a elbarritua dago . Egoera hau , jaiotzatik izan daiteke , baina badago pertsona kantitate bat , elbarritasunean bukatu duela , bizitzan zehar gertatutako edozerren ondorioz ( kotxe istripua... ) edo genetikoki barruan zeukatelako ( zailtasun genetikoak...).
Pertsona asko , ezintasun hau dela eta , animikoki oso txarto pasatzen dute , eta beren bizitzekin zer egin ez dakite . Baina badaude beste pertsona batzuk , egoera hau , beren gaitasun pertsonalak handizeko erabiltzen dutela , hala nola Serguei Shilov , 17 urterekin kotxe istripua izan zuena eta orain joku paralinpikoetan 6 urrezko medaila irabazi dituena .
Pertsona hauen bizitzak haiei buruz daukaten iritziari buruz bira egiten du . Pertsona askok pentsatzen dute , elbarriak pertsona normalak ez direla , eta haiek baino gutxiago direla. Hori ez da guztiz horrela ; pertsona hauek gu bezalakoak dira , baina gauza batzuetan lagundu behar ditugu , beste gauza batzuetan haiek lagundu ahal diguten moduan .
No hay comentarios:
Publicar un comentario