Haurraren hezkuntza era egoki eta onuragarri batean gertatzeko faktoreak aztertzen dituen blogg-a

miércoles, 30 de noviembre de 2011

Dibertitzeko gunea Guggenheim museoan !!

Abandoibarran dagoen gure museo famatuan , Guggenheim izenekoan , umeentzako tailer bat egingo da . Bertan, umeak beren imajinaziori askatasuna eman ahalgo diote , teknika desberdinen bidez , umeak eskultura desberdinak egiteko gaitasuna izango dute .

Norbait bertan parte hartzeko erabakia hartzen badu , hurrengo informazioa eskainiko diot :

- Sarrera 5 euroko prezioa dauka , eta museoko lagunak direnentzat 2,50 euroko presioa dauka . Azaroaren 16 tik eskuragarri

- 11:00 / 17:00 ko ordutegia dauka .

- Internetetik eskuratu daitezke eta baita ere telefonoz hurrengo zenbakian  944359090
qrcode

Garapen grafomotorra

Aurreko ariketa burutu ahal izateko , umearen garapen grafomotorra guztiz garatua egon behar da . Marrazki hau egin ahal  izateko , Lowendfel_en teoria grafomotorra guztiz pasatuta egon behar da . Teoria hau osorik bete ahal izateko, etapa logiko guztiak betearazi behar dira .

Teoria hau , lau fasetan dago banatua : zirriborroa , aurre-eskematikoa . eskematikoa eta errealitatea . Marrazki hau egin ahal izateko fase guztiak igaro behar dira , errealitateko fasera ailegatu arte . Fase honetan , ume bat edozer gauzaren detailetan fixatzen da (pailazoaren pajarita , begietako pintura ... ).

Gainera , umearen garai honetan , modeloaren eta marraztutakoaren arteko ezberintasunak bilatzen ditu , marrazkia hobetu ahal izateko .
qrcode

Ariketa : pailazo aurpegia

Inauterien arloari dagokionez , umeak oso gustoko duten garaia da . Sasoi honetan , umeak beste gauza batzuetaz mozorrotzen dira , eta umeak izanda , gauza alai bateaz janztea egokiena dela pentsatu dut . Hori esanda eta inauteriaren izaera zer den jakiten hasteko , pailaso baten aurpegia kareta moduan egitea aukeratu dut .

Oso ariketa erraza da . Honetan datza :

Lehendabizi umeei zer egingo dugun azalduko diegu . Gero ume bakoitzari pailazo barregarri baten aurpegia marrazteko esango diegu , horri guztia erabiliz , aurpegi osoa estali dezan .Ondoren , begiak eta ahoa zulatu behar dituzte , haiek ikusi ahal izateko . Eta azkenik kareta orrialdetik moztu eta aurpegi horren alboetan zulo bana egin goma bat pasatu ahal izateko haiek buruan jartzeko .

Ariketa honen bitartez , umeak haien sentimenduak gutxi gorabehera adieraziko dituzte , eta haien buruaz barre egiten ikasiko dute.

qrcode

domingo, 27 de noviembre de 2011

Umeen ekitaldiak

Urtero , ikasturtea edo hiruhilabetea bukatzen denean , eskoletan amaierako ekitaldi bat egiten da , eta bertan umeak ekintza horien partaide zuzenak dira . Normalean , eskola guztietan , ekitaldia zertaz joango den maisu irakasleak adosten dute .

Ekitaldi hauek , ikaskideen eta gurasoen aurrean egiten dira , eta egoera ezin hobea da umeak beren urduritasuna proban jartzeko . Ekitaldi hauek , egoera ezin hobea dira umeen hainbat gaitasun lantzeko adibidez :

- Gorputz jarrera : Umeak eszenatoki baten gainean nola konportatu behar den  ikasi behar du .

- Memoria : Beren papera interpretatzeko edozein lekutan irakurri gabe .

- Erantsukizuna : Umeak beren lagunak egin duten esfortsuarekin jarraituz berak bere papera ere ikasi behar du guztia ondo ateratzeko .

- Koordinazioa : Bere papera besteenarekin elkarrekintzan jartzeko balio du .

Hauek dira landuko diren gaitasun gutxi batzuk . Ekitaldi hauek umeen konfidantza , eta laguntasuna sendotzeko ere balioko du .

qrcode

domingo, 20 de noviembre de 2011

Laguntasuna

Gaurko sarrera honetan , umeen garapen psikologiko eta akademiko ahalik eta era egokienean gauzatzeko , oso garrantzitsua den faktore bati buruz hitz egingo dut , laguntasuna .

Lgunak egitea , ez da ekintza erreza , faktore desberdin askoren menpe dago, adibidez , familiarengandik jasotako estimuluak , txikiak direnean . Laguntaun prozesu hau , 3 urterekin hasiko da , umea bere inguruan mundu desberdin bat dagoenean jabetzen denean, orduan komunikatzeko beste bide batuk bilatuko ditu : lagunak.

Prozesu hau oso garrantzitsua da , batez ere umea eskolan hasten denean . Bertan , bera bezalako jenderekin erlazionatu beharko da , eta baita ere heldu batzuekin ( irakasleak .... ) , bertan bere mundua bikoiztuko da . Era honetan bere independentzia garatuz joango da .

Faktore hau , oso garrantzitsua da kirol gehienak praktikatzeko , besteekin elazionatu behar zara , enpatia handia garatu behar da .... eta garrantzitsuagoa dena , laguntasuna sozializazio egoki bat eukiteko eta etorkizunean gizartean onartua izateko balio du .

qrcode

sábado, 19 de noviembre de 2011

Herri kirolak

Betidanik Euskal Herrian kirola egiteko ohitura egon da , eta honen adibide argia Herri Kirolak dira . Herri kirolak Euskal Herriaren landa eremuetan egindako ekintzei sor diote izena. Hauetako kirol asko , ez dira bakarrik gure lurraldean praktikatzen , kultura askok gustoko izan dituzte , eta haien ohituretara gehitu dituzte.

Kirol hauek ez dira egun batetik bestera asmatu . Guztiak antzinako landa lanbide dezberdinetan oinarrituta daude , eta gaur egun eskoletako gorputz hezkuntza kurrikulumean garrantzi handia daukate . Kirol hauek jorratuz gainera Euskal Herriaren ohiturak mantentzea bermatzen da  . 

Gaur egun 18 herri kirol daude , baina eskolan lantzeko errezenak direnak izendatuko ditut : 

- Txingak eramatea : oso erreza da , esku bakoitzean gutxiengo pisu bat  jartzen da eta adostutako lekura lehendabizi ailegatzen dena irabazten du . 


- Lokotx bilketa : aintzinatean artaburuak biltzen ziren momentuan dago oinarrituta . Egitea oso erreza da , lokotzak marra zuzen batean zehar jartzen dira , eta ariketa egiten ari den ikaslea lokotzak banaka artu behar ditu , bat hartu eta saskira eraman , eta bidai bakoitzean bakarra hartu dezake . Lokotx guztiak biltzen dituen lehen taldea irabazten du . 

- Soka - Tira : soka luze baten albo bakoitzean lagun talde bat jartzen da , eta sokaren erdia kontuan harturik , lurrean marra bat jartzen da . Talde bakoitza bere aldera egingo du tira . Aurkako taldearen marraren aldera pasatzen den taldea da galtailea .

 

qrcode

viernes, 18 de noviembre de 2011

Gaurko arazoa - Haur loditasuna

Ariketa fisikoa , gaurko arazo baten konponbide naturala , arazoa ? haurren gehiegizko loditasuna . Arazo hau gaur egungo eleberrietan agertzen direnen arteko gertakizun bat da  . Haurren loditasuna zera da : gorputzaren gehiegizko gantz kopurua .  Ume baten gorputzaren pisua proportzinaturik egon behar du , eta proportzio hau galtzen denean haurren osasuna arriskuan jartzen da .

Europako herrialdeen artean , azkenaldian Espainiako herrialdeak dituen arazoen artean bat umeen gehiegizko loditasuna da . Guraso askorentzat ume lodi bat izatea ez du arazo bat suposatzen , eta ume lodi edo argal bat izatea berdin du , hori bai , umea osasuntsu badago .

Ez dago umeak zer jan behar duenaren palning jakin bat . Ume bakoitza mundu ezberdin bat da . Umeari irakatsi behar zaio osasuntsu jatearen garrantzia . Ez bakarrik haurtzaroan baita heldutasunean ere . Baita ere , gustoko duen edozein kirol jarduera praktikatzera bultzatu behar zaio .



qrcode

domingo, 13 de noviembre de 2011

Adimen bisoespaziala (II)

Adimen bisoespazial hau era egoki batean ez garatzeko arrazoiak hauek izan daitezke : neska/mutila ondo ez ikustea , dislexia , memoria falta , atentzio falta ....  Gaitasun hauek bultzatzeko eta era egokian garatu ahal izateko , izendatuko ditut material batzuk :

- Plastilina : plastilinarekin edozelako jarduera kreatibok egitea ondo datorkio gaitasun honi.

- Pilotak : aurreko artikuluan izendatu den bezala , pilotekin egindako jarduerak , ondo datoz gaitasun mota honentzako, gaitasun bisoespazialarn alderdi ugari lantzen direlako , adibidez ;pilota baten  abiadura ,altuera ..

- Margozteko koadernoak : ondo datoz, marra barruan margoztea , espazioak era egoki batean banantzeko jarduera da .

- Labirinto itxurako buruhausteak : jarduera hauek ondo datoz , horrela umeak arazo bateri ebazpen bat baino gehiago bilatzera behartuta daudelako .


qrcode

Adimen bisoespaziala

Adimen bisoespaziala , hiru dimentsiotan pentzatzeko gaitasuna da , eta hau geroago errealitatera egokitzen zaio sormenaren bidez . Gainera adimen honen bidez , gure inguruan dauden elementuak deformatu eta eraldatzea errazagoa egiten da .

Gaitasun hau bereziki erlazionatuta dago , pertsona bakoitzak dituen  , koloreak, lerroak , formak, espazioa, etab interpretatzeko gaitasunarekin  eta haien artean elkarlotzeko eta elkarlotura hau  interpretatzeko duen trebetasunarekin .

Adimen hau azaleratzen dute, sormen gaitasun handia  eta  , objetuak manipulatzea gustoko duten pertsonak nagusiki. Hauek etorkizunean , haien gaitasunak era egoki batean sustatuz , arkitektoak,  hegazkin gidariak edo arrakastadun kirolariak  izan daitezke .

Hala ere edozein pertsona azaleratu dezakegu gaitasun hau , edozelako lanen bitartez , kollage , eskultura , edo maketa baten bidez .

Gaitasun hau berebizikoa da kirol gaitasun bat arrakastaz burutzeko . Gaitasun honen bidez , jakin dezakegu , baloi bat zelako abiaduran datorren , zelako altuerarekin , efekturik dakarren etab.  Esaten denean mutilak neskak baino trebeagoak direla kiroletan , esan behar da hori ez dela guztiz egokia.

 Gure gizartean ohitura denez ( salbuezpenak salbuezpen ) , mutilak kalean kirola egiten dabiltza , eta neskak bitartean panpinekin jolasten. Egia da mutilak genetikoki gaitasun hau pixka bat garatuagoa dutela baina ez gaur egun ikusten dugun dezberdintaun handiarekin . Aurretik esandako ohituraren ondorioz daukate gaitasun hau mutilek askoz garatuago .

qrcode