Haurraren hezkuntza era egoki eta onuragarri batean gertatzeko faktoreak aztertzen dituen blogg-a

sábado, 19 de noviembre de 2011

Herri kirolak

Betidanik Euskal Herrian kirola egiteko ohitura egon da , eta honen adibide argia Herri Kirolak dira . Herri kirolak Euskal Herriaren landa eremuetan egindako ekintzei sor diote izena. Hauetako kirol asko , ez dira bakarrik gure lurraldean praktikatzen , kultura askok gustoko izan dituzte , eta haien ohituretara gehitu dituzte.

Kirol hauek ez dira egun batetik bestera asmatu . Guztiak antzinako landa lanbide dezberdinetan oinarrituta daude , eta gaur egun eskoletako gorputz hezkuntza kurrikulumean garrantzi handia daukate . Kirol hauek jorratuz gainera Euskal Herriaren ohiturak mantentzea bermatzen da  . 

Gaur egun 18 herri kirol daude , baina eskolan lantzeko errezenak direnak izendatuko ditut : 

- Txingak eramatea : oso erreza da , esku bakoitzean gutxiengo pisu bat  jartzen da eta adostutako lekura lehendabizi ailegatzen dena irabazten du . 


- Lokotx bilketa : aintzinatean artaburuak biltzen ziren momentuan dago oinarrituta . Egitea oso erreza da , lokotzak marra zuzen batean zehar jartzen dira , eta ariketa egiten ari den ikaslea lokotzak banaka artu behar ditu , bat hartu eta saskira eraman , eta bidai bakoitzean bakarra hartu dezake . Lokotx guztiak biltzen dituen lehen taldea irabazten du . 

- Soka - Tira : soka luze baten albo bakoitzean lagun talde bat jartzen da , eta sokaren erdia kontuan harturik , lurrean marra bat jartzen da . Talde bakoitza bere aldera egingo du tira . Aurkako taldearen marraren aldera pasatzen den taldea da galtailea .

 

qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario