Haurraren hezkuntza era egoki eta onuragarri batean gertatzeko faktoreak aztertzen dituen blogg-a

domingo, 13 de noviembre de 2011

Adimen bisoespaziala

Adimen bisoespaziala , hiru dimentsiotan pentzatzeko gaitasuna da , eta hau geroago errealitatera egokitzen zaio sormenaren bidez . Gainera adimen honen bidez , gure inguruan dauden elementuak deformatu eta eraldatzea errazagoa egiten da .

Gaitasun hau bereziki erlazionatuta dago , pertsona bakoitzak dituen  , koloreak, lerroak , formak, espazioa, etab interpretatzeko gaitasunarekin  eta haien artean elkarlotzeko eta elkarlotura hau  interpretatzeko duen trebetasunarekin .

Adimen hau azaleratzen dute, sormen gaitasun handia  eta  , objetuak manipulatzea gustoko duten pertsonak nagusiki. Hauek etorkizunean , haien gaitasunak era egoki batean sustatuz , arkitektoak,  hegazkin gidariak edo arrakastadun kirolariak  izan daitezke .

Hala ere edozein pertsona azaleratu dezakegu gaitasun hau , edozelako lanen bitartez , kollage , eskultura , edo maketa baten bidez .

Gaitasun hau berebizikoa da kirol gaitasun bat arrakastaz burutzeko . Gaitasun honen bidez , jakin dezakegu , baloi bat zelako abiaduran datorren , zelako altuerarekin , efekturik dakarren etab.  Esaten denean mutilak neskak baino trebeagoak direla kiroletan , esan behar da hori ez dela guztiz egokia.

 Gure gizartean ohitura denez ( salbuezpenak salbuezpen ) , mutilak kalean kirola egiten dabiltza , eta neskak bitartean panpinekin jolasten. Egia da mutilak genetikoki gaitasun hau pixka bat garatuagoa dutela baina ez gaur egun ikusten dugun dezberdintaun handiarekin . Aurretik esandako ohituraren ondorioz daukate gaitasun hau mutilek askoz garatuago .

qrcode

No hay comentarios:

Publicar un comentario