Inauterien arloari dagokionez , umeak oso gustoko duten garaia da . Sasoi honetan , umeak beste gauza batzuetaz mozorrotzen dira , eta umeak izanda , gauza alai bateaz janztea egokiena dela pentsatu dut . Hori esanda eta inauteriaren izaera zer den jakiten hasteko , pailaso baten aurpegia kareta moduan egitea aukeratu dut .
Oso ariketa erraza da . Honetan datza :
Lehendabizi umeei zer egingo dugun azalduko diegu . Gero ume bakoitzari pailazo barregarri baten aurpegia marrazteko esango diegu , horri guztia erabiliz , aurpegi osoa estali dezan .Ondoren , begiak eta ahoa zulatu behar dituzte , haiek ikusi ahal izateko . Eta azkenik kareta orrialdetik moztu eta aurpegi horren alboetan zulo bana egin goma bat pasatu ahal izateko haiek buruan jartzeko .
Ariketa honen bitartez , umeak haien sentimenduak gutxi gorabehera adieraziko dituzte , eta haien buruaz barre egiten ikasiko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario