Haurraren hezkuntza era egoki eta onuragarri batean gertatzeko faktoreak aztertzen dituen blogg-a

jueves, 1 de diciembre de 2011

Ume baten urtebetetzea

Ume baten urtebetetzea , ume batentzako urteko momenturik garrantzitsuenetariko bat da . Guri urte bat gehiago izateak ez digu inolako poztasuna eragiten . Haur batentzat ordea , heldua izateko urte bat gutxiago suposatzen du . Zergatik heldua izateko hainbeste gogo? ume bat , askatasuna eskatzen du , inork zer egin behar du en ez esatea , momentuan bururatzen zaion edozein gauza egitea....

Egun honetan , ume horren urtebetetzeari arreta jarriko diogu , gutxienez ordu batean. Eguneko momentu horretan , txikiak direnean batez ere , umeari izugarrizko poztasuna eragiten dio , bere klaseko lagunak arreta jartzen diotela ikustea . Edozein pertsona gustoko dugu ikustea beste pertsonengatik maitatuak garela , eta hau oso garrantzitsua da haurtzaroan , garapen sozial eta afektiboa era egoki batean garatzeko .

Txikiak garenean urtebetetze bat ospatzeko ariketa orijinala eta betidanik egindakoa hau da :

Klaseko kide guztiak marrazki bat egiten dute bakoitzaren izena atzean jarriz , eta gero guztiak batu eta horiekin portfolio bat egiten dugu , eta zein adinetan eginda jartzen dugu , eta umeari ematen diogu opari moduan.
qrcode

Gaur egungo umeen entretenimenduak

Gure gizartea garatzen doan erritmoan, oso denbora tarte laburrean honen alderdi gutxi mantenduko dira gu ezagutzen ditugun moduan . Gure gizartea etengabeko aldaketa prozesuan dago , eta horrela ere gure ohiturak, jokuak. Prozesu horiek direla eta , gaur eguneko umeak ez dute beren gurasoak jolasten zituzten jokuetara jolasten eta horrela etengabe.
Garapen prozesu honen paraleloan doa teknologia berrien garapena . Teknologia,  hauek mundu berri bat eskuragarri eukitea bermatzen digu . Gaur egun , ume batzuk ez dute futbolean , saskibaloian , eskupilotan etabarretan jolasten  horain PSP , Game Boy  eta kontsola eramangarri horiekin jolasten dute . Haurrak etorkizuna izanda , ohitura hauek hain txikitatik hartzea oso kaltegarria da . 

Objetu honen gehiegizko erabilpena , buruko mina , loditasuna , sedentarismoa eta sintoma kaltegarri gehiago azaleratu ditzakete . Eta horretarako kirolarenganako gustua fomentatu dezakete , eta horretarako umeekin jolastean entratenigarri egin behar dugu , ahalik eta gustokoen planteatzen jakin behar dugu .


qrcode

Abentura bila parkean

Urtean zehar egin ahal den ariketa da . Ariketa honetan datza : Umeak , zuhaitz dezberdinetatik jausitako hostoak hartuko dituzte , eta ikasleak klasera eraman duten kutxa batean gordeko dituzte, eta horrekin batera urtaro bakoitzean dauden fruituak margotuko dituzte .

Ariketa honen bitartez , umeak urtaro dezberdinen arteko dezberdintasunak ikasiko dituzte ; hostoen kolore dezberdinak , zergatiak .... eta gainera hosto horiek ikusita esan behar dute zein den zuhaitz mota . Hau da , ariketa honen helburu nagusia naturarenganako gustua sustatzea da .

qrcode

Elikadura osasuntsuaren sustatzea

Aurreko artikulu batean jarri nuen bezala , ume bat era osasuntsu batean jatea berebizikoa da . Horretarako , umeei era orekatu batean jatea duen garrantzia era dibertigarri batean ikusteko , hurrengo ariketa jarriko dizuet.

Barazkien aurpegia :

Ume, bakoitza bere aurpegiaren argazki handitua ekar dezakete , baina ez izatekotan , buru baten marrazkia egin dezake , eta ahoa , begiak , betileak etab , fruitu edo barazkiengatik ordezkatu ditzakete .
qrcode

miércoles, 30 de noviembre de 2011

Dibertitzeko gunea Guggenheim museoan !!

Abandoibarran dagoen gure museo famatuan , Guggenheim izenekoan , umeentzako tailer bat egingo da . Bertan, umeak beren imajinaziori askatasuna eman ahalgo diote , teknika desberdinen bidez , umeak eskultura desberdinak egiteko gaitasuna izango dute .

Norbait bertan parte hartzeko erabakia hartzen badu , hurrengo informazioa eskainiko diot :

- Sarrera 5 euroko prezioa dauka , eta museoko lagunak direnentzat 2,50 euroko presioa dauka . Azaroaren 16 tik eskuragarri

- 11:00 / 17:00 ko ordutegia dauka .

- Internetetik eskuratu daitezke eta baita ere telefonoz hurrengo zenbakian  944359090
qrcode

Garapen grafomotorra

Aurreko ariketa burutu ahal izateko , umearen garapen grafomotorra guztiz garatua egon behar da . Marrazki hau egin ahal  izateko , Lowendfel_en teoria grafomotorra guztiz pasatuta egon behar da . Teoria hau osorik bete ahal izateko, etapa logiko guztiak betearazi behar dira .

Teoria hau , lau fasetan dago banatua : zirriborroa , aurre-eskematikoa . eskematikoa eta errealitatea . Marrazki hau egin ahal izateko fase guztiak igaro behar dira , errealitateko fasera ailegatu arte . Fase honetan , ume bat edozer gauzaren detailetan fixatzen da (pailazoaren pajarita , begietako pintura ... ).

Gainera , umearen garai honetan , modeloaren eta marraztutakoaren arteko ezberintasunak bilatzen ditu , marrazkia hobetu ahal izateko .
qrcode

Ariketa : pailazo aurpegia

Inauterien arloari dagokionez , umeak oso gustoko duten garaia da . Sasoi honetan , umeak beste gauza batzuetaz mozorrotzen dira , eta umeak izanda , gauza alai bateaz janztea egokiena dela pentsatu dut . Hori esanda eta inauteriaren izaera zer den jakiten hasteko , pailaso baten aurpegia kareta moduan egitea aukeratu dut .

Oso ariketa erraza da . Honetan datza :

Lehendabizi umeei zer egingo dugun azalduko diegu . Gero ume bakoitzari pailazo barregarri baten aurpegia marrazteko esango diegu , horri guztia erabiliz , aurpegi osoa estali dezan .Ondoren , begiak eta ahoa zulatu behar dituzte , haiek ikusi ahal izateko . Eta azkenik kareta orrialdetik moztu eta aurpegi horren alboetan zulo bana egin goma bat pasatu ahal izateko haiek buruan jartzeko .

Ariketa honen bitartez , umeak haien sentimenduak gutxi gorabehera adieraziko dituzte , eta haien buruaz barre egiten ikasiko dute.

qrcode